Press: Kalakan                                

23/03/2011

Press Reviews Collection (Euskara)

Entzun. 2011/III/23a

Euskaraz kantatzen dute (mikrorik gabe zuzenean) erro ezberdin horiek bereganatuz. Beren nortasuna euskararen kolorean, neurrian, aniztasunean eta hizkuntza horrek daraman musikan, oinarritzen da. (…) Esandako guztia beren diskoan entzuten ahal da. Taldearen izen bera dauka eta 16 kantu biltzen ditu. Nortasun eta indar handiko lana da zalantzarik gabe.


Berria. 05/06/2012

Superstar anglosaxoia etorri zaigu, ordea; ikono unibertsala. Madonna. Eta esan digu ederra, bizia eta gaurkoa dela zaharrunoen biltegian ondo itxita geneukan kanta. Zoramenak hartu gaitu, eta Aldapeko sagarraren, adarraren puntan-ekin diogu pozarren, ohartu gabe kolonizatzailearen onespenak bihurtu digula gustagarri. Udako kanta egingo dugu. Niri, egia esateko, kitsch-a eta eurobisiboa iruditu zait ikuskizuna.


Gara. 20/06/2012

Asko hitz egin da Madonna-Kalakan adiskidetasun arriskutsuari buruz. Denetariko iritziak entzun dira, asko mespretxuzkoak. Gorka Bereziartuak erantzun ederra eman zuen «Argia»-n, Madonnak euskal kitsch-a asmatu ez duela gogoraraziz. Baina kitsch-az gain, Martxelo Diazen hitz batek inpresionatu ninduen: kolonialista. Jakina da Madonnak, bere burua den enpresa horretan, kulturaniztasuna, bakea eta antzekoak saltzen dituela, era guztiz gainazalezko eta komertzialean. Kalakan gonbidatu du, eta hauek, nirea bezala eurena ere baden kulturarekin baiezkoa eman diote. Eskubide osoz. Kepa Junkerak, adibidez, ez al ditu ere balore zehatz batzuk, kultura zehatz batzuk gonbidatzen, irudi zehatz bat igortzeko ?


Deia. 23/06/2012

Kasualitatea, K-z hasten da, Kalakan legetxe. Kalitatea ere K-z hasten da, Kalakan legetxe. Kalitatea, kasualitatea eta Kalakan batu eta istorio harrigarri bat daukagu esku artean, bizitzak gutxitan eskaintzen duen kiribildu horietakoa. Pentsaezina zena egia bilakatu da musikarientzat. Batzuetan kimerak ere erdietsi daitezkeelako. Jakina, kimera era K-z hasten da.